Telefisioterapia

Fisioterapiarako laguntza telematikoa kontsultara hurbiltzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat

Fisioterapiaren egungo ikuspegia (ebidentzia zientifikoan oinarritua) ariketa terapeutikoak egitean oinarritzen da ohiko gaitz edo patologiak tratatzeko metodorik eraginkorrena den heinean.

Esandakoak eta teknologiak dakartzan askotariko aukerek tratamendu erabat pertsonalizatua eta eraginkorra (presentzialaren antzekoa) eskaintzea dakar, onura gehigarriak ere izan ditzakeena:

✳︎ Edozein lekutatik konektatu eta tratatua izan ahalko zara modu arin eta erosoan✳︎ Mugitzeko edozein motatako arazoak izanik ere tratamendua jaso ahal izango duzu✳︎ Denbora eta dirua aurreztuko duzu zure burua antolatu eta kontsultara hurbildu behar ez izateagatik✳︎ Malgutasun handiagoa izango duzu zure tratamendua programatzeko

1. saioa

Zure historia klinikoa ireki eta TeleFisioterapia zertan datzan azalduko dizut. Betebehar eta helburu bateratuak ezarriko ditugu, eta zenbait galdetegi eta dokumentu emango dizkizut.

Hurrengo saioaren data finkatuko da.

2. saioa

Lehenengo saioko lanaren emaitza den tratamendua azalduko dizut, eta dituzun zalantza guztiak argituko dizkizut. Zure datuak TeleHab aplikazioan sartuko ditugu eta nola funtzionatzen duen azalduko dizut.

Ariketen lehenengo proposamena jasoko duzu eta hurrengo saioaren data finkatuko dugu.

Hurrengo saioak

Etengabe ebaluatzen joatea izango dute helburua hurrengo saioek, eta tratamenduan zehar egiten dituzun ariketei jarraipena emango diogu.

Prozesuan, galdetegiak beteko dituzu TeleHab-en, eta saioetan emandako erantzunen bilakaera aztertuko dugu.

Ohiko galderak

Batez ere, arazo muskuloeskeletikoak tratzatzeko (artrosia, belauneko eta aldakako protesiak, tendinopatiak, etab.). Zerbitzuaren ezaugarriengatik, bereziki eraginkorra da kontsultara hurbiltzeko zailtasunak izan ditzaketen pertsonekin (adinagatik, lesioengatik, kokapenagatik, etab.).

Tratamendua zuri egokitzen zaizu, zure minari, eta, beraz, hobetzeko behar dituzun denborei. Erreferentzia orokor gisa, tratamendu batek gutxienez 5 saio eta gehienez 6 hilabete irauten du.

Mugikorra, tableta edo ordenagailua izatea, besterik ez.

TeleHab aplikazioan, tratamenduaren informazio guztia zentralizatuta egongo den tresna erraz eta segurua.

Ez, funtzionalitate guztiak tratamenduaren prezioan sartuta daude.

App-etik bertatik galdetu ahalko dizkidazu, edo Whatsapp eta posta elektronikoz.

Beste zalantzarik izatekotan, edo TeleFisioterapiako tratamendua erreserbatu nahi baduzu, egin dezagun hitz:

    Baldintza orokorrak onartzen ditut

    fisio@tera.eus(+34) 689 551 554
    Iparraguirre Kalea, 50 1 IZQ - 48011 Bilbao