Terapilates

Duela mende bat baino gehiago sortu zuen Joseph H. Pilatesek gorputza osotasunean lantzeko metodo bat, 6 printzipiotan oinarrituta

Jariakortasuna  -  Kontrola  -  Arnasketa  -  Zentralizazioa  -  Kontzentrazioa  -  Zehaztasuna

Pilatesak pertsona guztientzako segurua, eraginkorra eta egokia den ariketa-bateria proposatzen du, atleta profesionalentzako zein langileentzako, bizitza sedentarioagoa duten guztietatik igarota.

Metodoak indar, malgutasun eta tonu muskularra areagotzen dituela frogatu da, baina baita mina arindu edo ezabatu, kirol-errendimendua hobetu edo lesioak sendatzen laguntzen duela ere.

Terapilates metodoa

Terapilates tratamendu-metodologia propioa da fisioterapia eta Pilates Metodoa bateratzen dituena. 20 urte baino gehiagoz mugimendua errehabilitazio-tresna gisa aztertzen eta ikertzen jardun ondoren sortutako metodologia da hain zuzen ere.

Terapilates metodoaren helburua ongizate BioPsikoSoziala bilatzea da horretarako mugimendu inteligentea, maila neuromuskularrean eraginkorra eta ibilbide luzekoa erabilita.

Praktikarekin zure gorputzaren eremu neuromotorrak berrantolatu egingo dituzu mugimendu kontzienteagoa eta gaituagoa lortzeko epe laburrean, ertainean eta luzean.

Jardun terapeutiko zein prebentibo gisa edo egokitzapen fisikorako erabili dezake edonork Terapilates gorputzaren osotasun fisiko eta emozionala barne hartzen duen mugimendu inteligenteko diziplina batez gozatzeko.

Zure eguneroko jarduera mantentzen eta bizitza funtzionala eta asebetea izaten lagun diezazukeen metodoa da, hobeto sentitu eta mugitu zaitezen, eta zure burua hobeto ikusi dezazun

Gure espazioan Terapilates zerbitzuez gozatu ahalko duzu hurrengo modalitateetan

Pilates terapeutiko indibiduala

Metodoaren alderdi sanitarioa da eta soilik osasun-langileek eman dezakete patologiak dituzten pertsonak tratatzeko.

Zerbitzu indibiduala eta esklusiboa, bereziki eraginkorra lunbalgien edo hernien gisako arazo muskulueskeletikoekin. Baita nahasmendu uroginekologikoekin, neurodegeneratiboekin, zein arnasketa- edo digestio-nahasmenduekin ere.

Pilatesterapeutikoa Duo

Pilatesa gustatzen bazaizu modu pertsonalizatuan praktikatu dezakezu lagun batekin, bikotearekin edo beste pertsona batekin.

Formatuak makinak eta zoruko ariketak barne hartzen ditu, baita baloiak, erruloak, gomak eta uztaiak ere. Jardunbide hau gidatua, segurua eta osasungarria da eta zerbitzu indibiduala baino merkeagoa izan daiteke.

Pilates terapeutikoa Taldea

Pilatesa gehienez 6 pertsonako talde txikietan praktikatzeko aukera dago helburu berak lortzeko: mugimendu inteligentea, eraginkorra eta zehaztasunekoa lortzea, momentuko mugikortasuna hobetu eta etorkizuneko arazoak prebenitzeko.

Osasunezko ingurunea eta etengabeko hobekuntzazkoa ongizate fisikoa zein psiko soziala bilatzen duten beste pertsona batzuekin partekatuta.

Ez da pertsona egokitu behar Pilates metodora, baizik eta alderantziz, pertsonari egokitu behar zaio metodoa

Eskatu hitzordua metodoaren onurez gozatzen hasteko

    Baldintza orokorrak onartzen ditut

    fisio@tera.eus(+34) 689 551 554
    Iparraguirre Kalea, 50 1 IZQ - 48011 Bilbao